Emica Bombas eta Fhismasa Eraikuntzak enpresek energia eraginkortasuna dabe ardatz

Global Innovation Day-n partaide dabilzan Erandio eta Gallartako enpresa bana ezagutu doguz

Durango, euskal enpresen barrikuntzearen uriburu

Global Innovation Day topaketea Durangoko Landakogunean / Bizkaia Irratia

Euskadiko enpresen barrikuntzaren aldeko urteko egun nagusia ospatzen dabil gaur. Global Innovation Day ezaguna aurreko urteetan Bilbon egin da eta aurton lehenengoz Durangon, Landakogunean egingo dabe. Innobasque-k adimen artifizialagaz eta jasangarritasunagaz lotutako sei kasu aintzindari aurkeztuko dauz ekitaldian. Aratubo, Emica Bombas, Fagor Arrasate, Fhimasa, Ibermatica eta Ulma Medical Technologies euskal enpresetako esperientzia arrakastatsuak ezagutzera emongo dabez.

Fhimasa enpresak eraikinetako ur-hornidura sistemak ekozitu eta hobetzen dauz. Obra zibilean eta mantenu lanetan 50 urteko esperientzia dauka eta Bilbon dauka egoitza nagusia. Erandion euren egoitza barria prestetan dbailzala azaldu deusku Fhimasa Eraikuntza enpresako kidea  dan Saioa Morenok gaur “Goizeko Izarretan”.

Bestalde Emica Bombas enpresea Meatzaldean, Gallartako El Campillo industriagunean kokatzen da.
Ur ponpa eta ponpa zentrifugauak egiten urteak daroez eta euren bezeroen zerrendea nahiko luzea da. Euren ezaugarrietako bat ponpen ekodiseinua da  Jon Ander Agirrebengoa enpresako zuzendari nagusiak azaldu deusku gure egunerokotasunean ponpak uste baino leku gehiagotan dagozala.

Global Innovation Day-n goiz osoan zehar dozenakaz Lanbide Heziketa zentro, enpresa eta kooperatiba batuko dira. Mar Mendibe neurologoak eta Alex Rayón adimen artifizialean adituak berbaldi bana emongo dabe eta Iñigo Urkullu Lehendakariak be parte hartuko dau enpresen barrikuntzaren aldeko egun berezi honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00