Ezkurdi umez beteko da domekan, Gudiker Alberdi eta Unai Murua Zesta Eskolako arduradunek esan deuskuenez

Gudker Alberdi eta Unai Murua Durango Jai Alai zesta eskolako arduradunein egin dogu berba Herriz Herri saioan

Durango Jai Alai zesta eskoleak atea zabalduko dau domekan Ezkurdin

Gudiker Alberdi eta Unai Murua Durango Jai Alai eskolako arduradunak / Bizkaia Irratia

Ezkurdi frontoi historikoetariko bat da zesta puntan. Aspaldion behera eginda egon da, zesta puntea bera lez. Gernikak eta Markinak sendotxuago eutsi deutsie, eta azken olatua ikaragarria izan da Gernikan. Jai Alai Wnter Series jokatu barri dabe gizonetan. Beaskoetxea-Lopezek irabazi dabe. Baina handiena harmailetan hainbeste zale ikustea izan da. Gernikako olatua hartu egin behar dala erabagi dabe Durangon. Durango Jai Alai zesta eskolea sortu dabe. Gudiker Alberdi eta Unai Murua dira zuzendaritzako kideetariko bi. Herriz Herri saioan izan dira geugaz.

Domekan, Ezkurdiko atea zabalduko dabe (12:00-14:00). Aritz Erkiaga txapelduna eta beste hainbat irakasle dirala egingo dabe jardunaldia. Alberdik eta Muruak esan deuskuenez, helburua umeak zestara erakartea da. Askok emon dabe izena. Gero, irailean, ikasturteagaz batera, eskolea bete-betean lanean hastea da asmoa. Alberdik ez eban holako aukerarik euki txikitan. Durangon, futbola eta saskibaloia ziran nagusi. Berak saskibaloian jokatu eban. Murua, bai, zestaz ibili zan. Orain, euren ametsa, eta Durango Jai Alai eskolako gainerakoena, neska-mutilei estaz jokatzeko aukerea emotea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00