Landuere bigarren fasen euskara eguneroko erabilerera pasetea da erronka nagusia

Landue programeagaz bat egin dabe beharginen artean euskerea erabilerea bultzatzeko

Durangoko Bruss enpresan hizkuntza ohiturak aldatu gura dabez

Durangoko Elkartegian egindako sinadura-ekitaldia / Irekia

Durangaldeko hamaika enpresa barri batu dira LANDUE programara. Gehitze barri honekin 26 dira jada, komunidade horretako kideak.  Programa honen helburua, arlo sozioekonomikoan euskerearen erabilerea sustatzea da.  Bizkaian eskualde ezbardinetan lantzen da erakundeen arteko lankidetzeari esker. Durangaldean LANDUE izena hartzen dau egitasmoak.

Orain gitxi jendeaurrean azken urteetan egitasmoa batu diran enpresa eta erakundeekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia egin da. Hitzarmena sinatu dabenetako bat Bruss enpresea izan da. Automobilgintzarako piezak egiten dauazan enpresa. Kepa Arana, Brusse-eko gerentea da eta gaur Goizeko Izarretan izan da. 

Brussen, euskerearen presentzia lan arloan oso eskasa zan eta Durangon kokatuta dagoanez, euskereari bere lekua emon gura deutsie. Pasa dan urtean, lehenengo fase bategaz hasi ziran: kartelak edo  dokumentazinoa euskeratzen, besteak beste. Orain, aurrera pausu bat emon gura dabe eta eguneroko erabilerera pasetea. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dabe programea.  Baina ez hori bakarrik. Erakundeek be prozesuan laguntzen deutsie, orientazinoaren eta formazinoaren bitartez.  

Turismo sektorea

Proiektuagaz bat egin daben enpresak batez be industria arlokoak dira, baina 2023an Landue sektore turistikoan hasiko da lanean. Urkiola Landa Garapena alkarteagaz lankidetzan ekin deutsie ildo barri honi, eskualdean gero eta sektore garrantzitsuagoa dala eta hizkuntzaren ikuspegitik hondino lan asko dagoala egiteko egiaztau baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00