250 abadiñar baino gehiagok egin dabe bat eAgora plataformeagaz, martxan jarri eta lehen astean. Abadiñoko Udalak abian jarritako plataformea da eAgora. Izatez, aplikazino bat da. Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak esan dauanez, herritarren ehuneko handi batek erabiltzen dau gaur egun eskuko telefonoa eta teknologia hori erabilita jarri dabe abian zerbitzu barri hau.
Katalunian sortutako proiektu bat da izatez eta Euskal Herrian, Abadiñon erabiliko da lehenengo.
Erabilera desbardinak
Herritarrei zuzendutako aplikazinoa da batetik, alkarte eta erakunde desbardinei be eragiten deutse eta azkenik komertzioei. Erabilera desbardinak izan leikez herritarrei begira. Agenda kontsultau daiteke adibidez, udalagaz egin beharreko tramiteak… Alkarte eta erakunde desbardinek euren gunea sortu ahal izango dabe eta erakusleiho modura erabili. Komertzioek barriz jakinarazpenak egin ahal izango dabez. eAgora martxan jartzeagaz batera zozketak be egingo dira eta lehenengoa abian dago. Ehun euro emongo dira hain zuzen lehenengo zozketa honetan. Mikel Urrutia Abadiñoko alkatearen esanetan martxa onean doa eAgora plataformaren erabilerea herrian.