Urriaren 26ra bitarteko epea dago lanak aurkezteko

Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak antolatzen dabe

Abian da Joan Mari Torrealdai Bekaren III. edizinoa

Joan Mari Torrealdai Bekaren aurkezpena / JMT Beka

Abian da Joan Mari Torrealdai Bekaren hirugarren edizinoa.  2020. Urtean Usurbilen hil zan Joan Mari Torrealdai, Forun jaiotako idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa. Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazinoak erabagi eben beka hau sortzea. Urte birik behin emoten dabe. Jakinetik, Haritz Azurmendik azaldu deusku zelan sortu zan eta zein dan helburua. Usurbilgo Udala izan zan Jakinegaz harremanetan jarri zana. Torrealdaik itzitako ondarea mantendu beharra ikusita, bekea sortzea erabagi eben. Orain arteko edizino biak arrakastatsuak izan dira. ‘EHZ 1996-2026: herri bat zuzenean’ proiektuak irabazi eban azkenengo bekea. Auzolanean antolatzen dan Euskal Herria Zuzenean ekimenaren ganekoak azaltzen dabez podcast baten, liburu baten eta dokumental baten. Azken hau urte amaierarako egongo da.

Urriaren 26ra bitarteko epea

Hirugarren deialdian, ‘Euskera adierazkorra lantzeko bide barriak’ gaia aukeratu dabe. Aurtengo Jakin jardunaldietan be gai berbera izan zan. Erronka modura planteatzen dabe. Lanak banaka edo taldean aurkeztu daitekez. Jakin.eus atarian dagoz oinarri guztiak. Urriaren 26ra bitartean aurkeztu daitekez proiektuak. Ainara Lasak, Ibai Iztuetak, Miren Amurizak eta Gorka Bereziartuak osotuko dabe epaimahaia. Honeek zemendiaren amaieran edo abenduan emongo dabe jakiten zein dan aukeratu daben proiektua. Irabazleak hamalau mila euroko laguntzea jasoko dau eta 18 hilabeteko epea izango dau egitasmoa gauzatzeko. Joan Mari Torrealdai, euskal kulturaren erreferente dala gogorarazi deusku Haritz Azurmendik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00