Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitalak urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu. Garazi Andonegi atariko arduradunak balantze positiboa egin dau, zientzia eta teknologia euskaraz gizartera hurbiltzeko helburuagaz.
Osasuna da erabiltzaileen artean interes gehien pizten dauan gaia, baina ingurumenak, bardintasunak eta biologiak be jarraitzaile ugari daukiez. Hedabideak hainbat formatu eskaintzen ditu, besteak beste, albisteak, bideoak, podcastak eta adituen iritzi-artikuluak. Horrez gain, itzulpen automatikoa eta testuak entzuteko aukerea eskaintzen dauz, edukiak herritar gehiagorengana heltzeko. Aurrera begira, adimen artifizialagaz lotutako tresna barriak lantzen dabilz, euskarazko dibulgazino zientifikoa indartzeko asmoz.
