14 zortzimilakoak igo dabezan lehen emakumea da Edurne Pasaban. 2001ean igo eban lehenengoa (Everest, 8.848m) eta 2010ean azkena (Shisha Pangma, 8.046m). 9 urte luzetan zortzimilakoak igotzen ibiltzeaz gain, beste horrenbeste egin eban Pasabanek Asia aldetik. Gainera, zortzimilakoak igotzeagatik ezagutzen dogu tolosarra, baina zortzimilakoak igotzen hasi aurretik, historio eder bat dau errekorraren atzean.
Edurne Pasabanek, Ramon Olasagasti, César Llaguno eta Felipe H. Navarroren laguntzeagaz, Edurne Pasaban komikia kaleratu dau. Esandako moduan, alpinistaren historia kontatzen dau, eta Bizkaia Irratian aitortu dau komiki honetan “inoiz kontatu ez dabena” kontatu dabela. Mendiak aldatu egiten dau bat, komikiak diñoen moduan: “Poesiaz gorpuzten da elurra gure hiztegian. Baina malkoak, mendian, non eta norberaren baitan itota izozten ez diren, egoerarik latzenetan gorpuzten dira, lagun bat galtzen denean sarri”.
Bihar, abenduaren 6an, eguerdiko 12:00etan (Euskalduna Bilbao jauregian) aurkeztuko dabe Edurne Pasaban komikia BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian. Komikiaren protagonista eta idazle zein marrazkilariak bertan izango dira.
