Saihesbidearen proiektua orain dala 10 urte finkatu eben eta amaitu barik dago 

Ermuan saihesbide barria eskatzeko plataforma bat deitu dabe

“Egunero 700 kamioi pasetan dira Ermuko erdigunetik”

Plataformea aurkezteko asteon Ermuan egindako batzar edegia / Bizkaia Irratia

Ermuko herritarrek plataforma bat sortu dabe saihesbide barri bat eskatzeko Urte askotako arazoa da Ermuko saihesbidearena.  Autobidea eta inguruko industrialdeak lotuko dituan errepidearen proiektua orain dala 10 urte finkatu eben.  Halan da be, hondino amaitu barik dago. Herritarrek, erdizka geratu zan proiektua amaitzeko konpromisoa eskatu dabe. Manuel Morenok, Ermuan saihesbidea aldarrikatzeko sortu dan plataforma barritik esan deusku asteon herritarrakaz batzar edegia egin dabela eta auzokideen erantzuna oso ona izan dala.

Egunero, 700 kamioi pasatzen dira Ermuko erdigunetik. Honeek eragozpen handiak sortzen dabez herrian. Gainera, gehienek tona asko eta material arrikutsuak daroez. Plataformak arrazoiak eta eskaerak aurkeztuko ditu Ermuko Udaleko datorren osoko bilkuran arazo honekin amaitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular