Sare honek belaunaldien arteko konexinoa eta lan-munduan lehen urratsak emoten laguntzen dau, besteak beste

Ikasle gehiagok ezagutzea da erronka orain, Iñigo Lamarca presidentearen esanetan

EHUAlumnik 10 urte bete dauz

EHUAlumni / EHU, Egoi Markaida

10 urte bete dauz EHUAlumni sareak. Atzo ospatu zan Bilboko Bizkaia Aretoan EHUAlumniren hamargarren urtebetetzea. Euskal Herriko Unibertsidadeko ikasle ohien sarea da honakoa. Belaunaldien arteko konexinoa balioan jarri eta sareak lan-munduan lehen urratsak emoten ari diranen garapen profesionalean laguntzen dau. Iñigo Lamarca da presidentea eta berak azaldu deusku, helburu bi daukazala egitasmo honek: EHU ezagutaraztea batetik, eta bestetik, sarea sortzea. Mentoretza programea, Enbaxadore izeneko programea, Trebakuntza Eskolea eta Cicerone programea eskaintzen dauz EHUAlumnik. Sarean egoteak abantail bat baino gehiago daukaz ikasleentzat. Mentoretzari jagokonez, 200 mentore eta 300 gazte baino gehiagok hartu dau parte hamar urtetan. Dana dala, ikasle askok oraindino ez dabe EHUAlumni ezagutzen. Aurrera begira, honakoa da daukien erronkarik nagusienetarikoa. Iñigo Lamarcak sarearen webgunean sartzeko gonbitea egin dau, argi eta garbi azaltzen dalako guztia bertan.

USaPeko polemikea

Unibertsidadera sartzeko frogatan, aurten, euskerazko azterketakaz gertatu dan guztia, bestalde, atsekabez bizi izan dauala esan deusku Iñigo Lamarcak. Euskerazko azterketetan ikusi dan maila baxua bestelako ikasgai batzuetan be badala azpimarratu dau, eta horrek unibertsidade eta batxillergoaren arteko talka bat erakusten dauala. Erantzukizuna guztiena dala dino Lamarcak eta ezin dala alarmarik piztu. Gertatutakoak unibertsidadeari eta euskereari egiten deutsen kaltea nabarmendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00