Euskaltzaindiak argitaratu dau Bizkaia Irratian emondako bertsinoen gainean landutako eta osotutako bertsino idatzien lan hau

Errefratuak batu eta aztertu egin ditu Adolfo Arejitak "Esaera goikoaz behera irauliak" lanean

Ehun errefrau Adolfo Arejitaren “Esaera goikoaz behera irauliak” liburuan

Adolfo Arejitak Bizkaia Irratian emondako bertsinoen gaineko landutako eta osotutako ehun errefrau batu ditu Esaera goikoaz behera irauliak (Herri-literaturan errefrau-jorran) liburuan. Euskaltzaindiak argitaratu dau, Bizkaia Irratiaren eta Bilboko  udalaren laguntzeagaz, Lehen eta orain bilduman. Ehun errefrau horreek oinarri dira era bateko eta besteko iruzkinak egiteko. Adolfo Arejitak hausnarketak gehitu deutsiez errefrauei. Euskal Herrian XVI. mende amaierako lehen bildumetatik hasi eta orain artekoak batu ditu.

Adolfo Arejitak berak esan dau errefrauak herri baten ispilu dirala, kasu honetan euskal gizartearen ispilu. Bera errefrauez baliatu dala jenteari irakasteko zein dan gure kulturea eta herri-jakintzea. Euskerearen lurralde ezbardinetako ehun errefrau batu ditu, eta horregaz batera esaera bakoitzaren azpian dagoen mezua azaldu dau, errefrauak ikasgairen bat transmitiduteko erabilten diralako. Zentzu horretan, hizkuntzearen egitura aberatsak dirala esaera zaharrak.

Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak zera nabarmendu dau lan honetaz, liburu-egileak jasotako esaerak irakurleak liburu honetan baino ez dituala irakurriko. Berben gainean ñabardura ugari emoten dauela Arejitak, euskal klasikoetatik testuetan ez ezik, umetatik ikasitako euskeratik zein urteetan zehar handik eta hemendik entzundako berbetatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00