Gernikan zapatuan ehundaka pertsonak parte hartu eben Urdaibain Guggenheim Museoa egitearen kontrako manifestazinoan. Aurpegi ezagunek deialdiagaz bat egin eben, Ana Urrutia ETBko kazetari ohia, Eñaut Elorrieta abeslaria, Aitor Zarraga bertsolaria edo Eneritz Artetxe aktorea. Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako buruetariko bat “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur goizean Gernikan.
“Museoa urtean hiru hilabetez baino ez da zabalik egongo. Zelako lanpostuak sortuko dira?” azaldu dau Gotxik. Guggenheimen kontrako plataformaren berbetan Europak biosferetan jende gitxi gura dau eta proiektu honek 140 mila lagun sartuko leukez Urdaibaira. “Gehien kezkatzen gaituena ontziolaren zatia izango litzateke, babesik bereziena daukan tokian dago eta horra milaka pertsona eroatea astakeri bat da” gaineratu dau Gotxik.
BFAk eta Espainiako Gobernuak proiektua babesteko euren aurrekontuetan inbersinoak aurreikusi dabez. “Eusko Jaurlaritzak zer egingo dauen jakiteko zain gagoz. Orain aurrekontuen sasoia da eta orduan jakin dogu zehatz zer egingo daben” gaineratu dau Gotxik. Zapatuko manifestazinoa igarota orain udalez udal proiektuaren kontrako mozinoak aurkeztuko dabezala iragarri dau Urdaibai Guggenheim Stop plataformak.