San Asentzio jaien barruan, Mugari Bira mendi martxea egingo da domekan Ajangizen. Ekaitz Lejarzegi antolatzaileak azaldu deuskunez, ibilbide bi antolatzen dabez: bata, luzea, 19 km-koa eta bestea, laburra, 11 km-koa. Sei-zazpi persona ibilten dira antolaketa lanetan, baina ajangiztarren laguntzea izaten dabe markaje lanak egiteko, garbiketak beharretan…
Aurtengoa Mugari Bira mendi martxearen 14.edizinoa izango da. Helburua, herriko inguruak ezagutzera emotea dala esan deusku Lejarzegik. Goizeko 08:30ean 19 km-ko ibilbidea hasiko da Mendietako plazan. Eta 09:30ean, 11 km-koa. Izen emotea egunean bertan egin behar da, martxea hasi baino ordu erdi lehenago. Parte hartzaileak, batez be, herritarrak eta inguruko herrietakoak izaten dira. Igaz 250 persona inguruk parte hartu eben Ajangizko mendi martxan.
Ekaitz Lejarzegi mendi korrikalaria be bada. Arrolape mendi klubeko kidea da eta bere hurrengo lasterketak, Ubidestroi Trail (maiatzaren 27an) eta Irati Trail (bagilaren 3an) izango dira.