"Azokak jazten gaitu!" lelopean bederatzi ekimen aurten

Oiartzungo Hitzen Lihoa sartu da sarean

Ekimen bat gehiago aurten Doinuelen

Doinuele / Bizkaia Irratia

Azoka bat gehiago batu da Doinuele sarera. Bederatzi ekimen dagoz guztira aurten. Euskal disko eta liburuen azoken sarea da Doinuele. 2023. urtean sortu zan. Zortzi ekimen izan dira orain arte eta bederatzigarrena sartu da aurten. Euskerazko liburuak eta diskoak eskaintzen dabezan azokak edo ekimenak dira. Hernaniko Dobera euskera alkarteko Xabier Ezpondak, balorazino oso positiboa egin dau Doinuele sarearen orain arteko martxeaz.

9 ekimen

Era guztietako azokak dagoz Doinuelen. Hernanin esate baterako, irailean antolatzen dabe (H)azoka. Aurten irailaren 27an izango da. Zapatuz izaten da, egun bakar batekoa eta erea eskaintzen jake herriko sortzaileei parte hartzeko. Doinuelen sartu dan ekimena, barriz, Oiartzungo Hitzen Lihoa da, azoka txikia hau be. Zemendiaren 12tik 16ra bitartean egingo da liburu azoka. Gai bat izaten da ardatz eta horren bueltako kultur ekimen bereziak antolatzen dabez. Doinuele sareko 2025. urteko hitzorduak zehaztuta dagoz. Azokak janzten gaitu! leloa aukeratu dabe. Urte guztietarako balio leikela esan deusku Hernanitik Xabier Ezpondak.  Doinuele sarearen barruan, hileon, Baztanen (H)ilbeltza egingo da urtarrilaren 20tik 26ra bitartean. Bizkaian, Galdakaoko Sormene sartzen da sarean. Apirilean izango da honakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00