Urtarrilaren 5erarte bisitatu ahalko da

200.000 bisitaritik gora espero dabe aurten Umeen Gabonetako Parkean

Ekintzailetza eta barrikuntzaren bultzada 59. edizioan

Umeen Gabonetako Parkea Barakaldoko BECen / Bizkaia Irratia

Abenduaren 13an Bilbao Exhibition Centrek Umeen Gabonetako Parkearen ateak zabaldu ebazan, PIN izenarekin ezagutzen dan ekimenaren 59. edizinoan. Mario Goffard BECeko Marketing eta Merkataritza zuzendaria alkarrizketau dogu Lau Haizetara irratsaioan eta proiektuaren inguruan berba egin dau. 200.000 bisitaritik gora espero dabe aurten parkean. Urtarrilaren 5erarte egongo da zabalik.

Goffardek nabarmendu deuskunez, PIN proiektua sortzeak erronka ugari ekarri ebazan, baina gaur egun Bizkaiko ekosistema enpresariala sustatzeko funtsezko parte bihurtu da. Hainbat sektoretako proiektuak bultzatu dauz, tartean, biomedikuntza, ekonomia zirkularra eta teknologia barriak. Aurtengo edizinoak hainbat barrikuntza dakarz, eta Gabonetako parkearen helburua hurrengo urteetan sektore barrietan sakontzea da. BECek eta PINek etorkizunean ekintzailetza eta barrikuntza bultzatuko dabez, Bizkaiko enpresa komunidadeari aukera barriak eskaintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00