Eremuz Kanpo (1x10): 'El diario de Bridget Jones'

Feminidade toxikoa aztertuko dogu pelikula honen eskutik

El diario de Bridget Jones (2001): Zaren moduan

2001ean estreinau zan El diario de Bridget Jones, Helen Fieldingen izen bereko eleberrian oinarrituta. Sharon Maguirek zuzendu eban, eta Helen Fieldingegaz batera, Richard Curtisek idatzi eban gidoia. Pelikula txar-onen maisua, hain zuzen be. Beragaz lotu geinkez: Notting Hill, Love Actually, Cuatro Bodas y un funeral, Una cuestión de tiempo… Curriculum luzea dauka Richard Curtisek. Film hau fenómeno hutsa izan zan Erresuma Batuan, eta ordutik gure kulturaren parte da. Orain, Bridget Jones: Loca por él filma dago ikusgai gure zine-aretoetan.

Baina nor da Bridget? Hogeta hamabi urteko emakumea, lan on bat daukana argitaletxe baten. Londres erdian bizi da bera bakarrik, pisu on baten. Gaur egungo alokairuen egoerea ikusita, lujo bat da hori. Aita eta ama ditu beti atzetik, eta bere betiko koadrillagaz hartzen ditu tragoak astero. Halanda be, pelikulak galtzaile bat dala esaten deusku. Ze falta jako, ba? Pelikularen arabera, mutilaguna falta jako, eta kilo batzuk, soberan ditu. Bridgetek bere bizitza gorroto dau: argitaletxean ez dabe baloretan, edateari eta erretzeari itxi nahi deutso, kilo pare bat galdu… eta ez dau bikote barik jarraitu nahi.

Tramara bakarrik mugatzen bagara, ‘Bridget Jones’ beste pelikula txar guztien modukoa da. Baina pelikulak aurkezten deuskun feminidade toxikoa da aztertu behar doguna. Eta zer da hori? Maskulinidade ala feminidade toxikoen aurrean gagoz pertsonak euren genero rolak jarraitzera behartuta sentitzen diranean. Kasu honetan, emakumeak ez diranean ‘ganorazko emakume’ sentitzen, gizarteak ezarritako arauak ez betetzeagatik.

Bridget Jonesen kasua aztertuko dogu gaur egungo betaurrekoekaz. Nork kritikatzen dau Bridgeten gorputza? Zergaitik ezin dau bere burua gizon bategaz ikusi? Aurreiritzi eta jarrera toxikoak aztertuko doguz ongo astean, pelikula txarretatik zeozer ikasi ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00