Eremuz kanpo (1x04): ‘El Hombre Elefante’

David Lynchen unibertso onirikoan sartzen hasteko pelikula proposatzen deutsuegu

‘El Hombre Elefante’ (1980): Ez naz animalia, gizakia baizik

David Lynch zuzendari, gidoigile eta aktore estatubatuarra da. Bere filmak bereziak izateagaitik ezagunak dira, errealidadea eta ametsen arteko mugak gainditzen dabezan lanak. El Hombre Elefante aztertuko dogu gaur, 1980an estreinau zan filma. John Hurt eta Anthony Hopkins aktoreak batu ebazan, besteak beste.

El Hombre Elefante John Merricken istorioa kontatzen dauan film historikoa da. Merrick Ingalaterran jaio zan, Viktoriar aroan. Baina ez da gizon arrunta. Aurpegia akatsez ala deformazinoz beteta dauka, hortik goitizena: el hombre elefante. Zirkuko animalia izatetik benetako pertsona izatera igaroko da protagonista filman zehar. Giza eskubideei, faltsotasunari eta duintasunari buruz hausnartuko dogu David Lynchen istorioari esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00