
Pozik dagoz El Mago de Oz musikalean arituko dirak aktoreak. Lau Haizetara irratsaioan izan dira Xanti Korkostegi eta Micaela Roman. Korkostegi, Goazen! telesailean aritu zan, Vaya Semanitan eta hainbat antzerki lanetan be. El Mago de Oz musikalean aritzea, berarentzat aukera handia dala esan deusku. Nazinoarteko ekoizpen baten parte hartu ahal izatea eta etxean ganera, itzela dala dino. Micaela Roman, Euskaldunako behargina da, aretozaina hain zuzen. Casting-era aurkeztu zanean, ez ziran horretaz jakitun izan aukeraketea egin ebenek. Romanentzat, sorpresa handia izan zan bera aukeratzea.
Abenduaren 23tik ikusgai
Xanti Korkostegi txorimaloa izango da El Mago de Oz musikalean eta Micaela Roman Dorothy izango da. Biek esan deuskue hasita dagozala fisikoki be prestatzen eskeiniko dabezan emonaldietarako. Itxaso Quintana izango da Glinda, Jokin Gonzalez izango da Toto, Jose Linaje Oz Magoa, Lara Sagastizabal arituko da errege berdearen paperean, Markel Urrestarazu burdindun gizona izango da eta Yeray Vazquez lehoia. Ignasi Vidal da bestalde, musikalaren zuzendaria. El Mago de Oz musikala abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean eskeiniko da Bilboko Euskalduna jauregian. LETSGO konpainia eta Euskaldunaren arteko ekoizpena da musikal hau.