Asier Guenaga Landabasok, erakusketaren antolatzaileak, azaldu deusku egindako lana

Abuztuaren amaierara arte "Antxinako egoerak islatzen dauzan" motorren erakusketa Elantxobe portuko tinglaupean

Elantxobeko portuan “Portu txiki baina indartsua” erakusketa ikusgai

Elantxobeko portua / Turismo Euskadi

Elantxobeko portuan herriaren itsas historia aberatsa nabarmentzen dauen erakusketa berezia dago ikusgai, abuztuaren amaiera arte. Asier Guenaga Landabasok antolatu dau erakusketa, Udalarekin eta alkateagaz alkarlanean, eta iraganari begira, antxinako bizipenak islatzen dabezan motorren eta itsasontzien bidez.

Erakusketa portuko tinglaupean dago, eta Guenagak 1960tik atxitutako argazki sorta bat aurkezten dau, tokiko historiaren dokumentu grafiko baliotsua. Ekimen honen bidez, Guenagak antxina bizi izandako egoera ezbardinak nabarmendu gura dauz, adin guztietako bisitariei euren komunidadearen sustraiekin konektetako aukera emoten deutsen ikuspegia.

Makineriaren erakusketa soil bat baino gehiago, erakusketa Elantxoberi “portu txiki baina indartsua” gisa egindako omenaldia da, eta adierazle historiko horreek ezagutzera emoteko aukera emoten dau. Guenagak komunidadea animetan dau doakoa dan erakusketa bisitatzera eta herriaren historiaren kapitulu liluragarri batean murgiltzera. Elantxoben itsas herentzia aberatsa hobeto ezagutu eta estimetako aukera parebakoa da hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00