Elanxobek igogailu bi edukiko dauz 2028.urterako. Irisgarritasun aldetik Elantxoben arazo handiak egon dira beti, herriaren %70 aldatsa da eta bertako biztanleriaren heren batek 65 urtetik gorako adina dauka. Elantxobeko udala urteetan proiektu hau egin ahal izateko finantziazino bila aritu da. Oraingoan EH Bilduk Espainiako Gobernuagaz eukitako negoziazinoen ondorioz Madrilek 3,9 milioi euroko finantziazinoa emon deutso Elantxobeko udalari. “Diru horregaz portua eta Bizkaibusak bueltea emoteko erabilten dauen goiko geltokia konektauko doguz. Erdian oinezkoendako pasarela bat egongo da eta igongailua erdialdeagaz lotuko dogu” esan deusku Patxi Egurrolak Elantxobeko alkateak Goizeko Izarretan.
Igongailuaren proiektua zati bitan banatuta egongo da, eta Portu kalea eta Bidekaleko goiko aldea lotuko dauz. Sistema osoak L itxura edukiko dau. Tramitez beteriko prozedura luzea kudeatu behar dabe. Lanak 2025ean hasiko dira eta proiektua 2028. urterako martxan egotea aurreikusten da.