Caritasek 1.900 boluntario daukaz, urtero 200 barri sartzen dira

"Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza barriagaz batzartu gura dogu" esan dau Caritaseko zuzendariak

Elena Unzueta: “Pobreziak gero eta aurpegi gazteagoa dauka”

Elena Unzueta (Caritas Bizkaia) / Bizkaia Irratia

Euskadin gero eta gehiago dira hilaren amaierara heltzeko zailtasunak daukiezan gazteak; 30 urtetik beherakoen artean %40 inguruk arazo hori dauka. “Pobreziak gero eta aurpegi gazteagoa daukala esan daiteke” esan deusku Elena Unzuetak, Caritaseko zuzendariak, gaur Goizeko Izarretan saioan. Bizkaiko Caritasek hilabete honen amaieran urteko txostena aurkeztuko dau baina datu zehatzak ezaguturazo aurretik Unzuetak gaur errealidade orokorraren barri emon dau.

Etxebizitza

Etxebizitzarako sarbidea pertsona honeen buruko minetariko bat izaten da. “Kasu askotan etxearen alokairua ordaindu ezinik logela bat alokatu behar izaten dabe askok” salatu dau Unzuetak. Caritaseko zuzendariaren eretxian arazoa ez da bakarrik alokairuen garestitzea, maizter batzuen aldetik alokairu-eskatzaile batzuengan dagoan mesfidantza baino.

Boluntarioak

Bizkaiko Caritasen 13 mila lagun ingururi laguntzen deutsie urtean. Gaur egun alkartean 1.900 boluntario dagoz eta urtean 200 boluntario barri sartzen dira Caritasen. “Caritasen bihotzagaz lan egiten dogu eta pertsonakaz behar egiten dogu, gure boluntarioek pertsona horreen prozesua biziten dabe eta euren bilakaeraren lekuko dira” adierazo dau Elena Unzuetak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00