"Hizkuntza eskubideen epaiek segurtasun faltea eragiten dabe" azaldu dau Otxandioko politikariak

Arratia eta Lea Artibaiko Bizkaibus zerbitzuak indartu gura dauz Ahaldun Nagusi izateko jeltzaleen hautagaiak

Elixabete Etxanobe (EAJ): “Gure lehentasunak zaintza, mogikortasuna eta enplegua dira”

Elixabete Etxanobe (EAJ) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Batzar Nagusietarako EAJren zerrendaburua Elixabete Etxanobe euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Aukeratu ebenetik hona Etxanobek dino diputadu lana eta hautagaiarena gustora partekatzen dabilela esan deusku. “Bizkaian kohesinoa bultzatu gura dogu, zonalde ezbardinetako alkarteakaz batzen nabil. Edozein bizkaitarrek, bizi dan tokian bizi dala, antzeko zerbitzu maila euki behar dau eta horretarako neurriak hartzen gagoz” zehaztu dau hautagai jeltzaleak.

Fiskalidadea

“Azterketa sakon bat behar dogu ikusteko zer aldatu behar dan zeozer aldatu behar bada. Enpleguak gora egin dau eta enpresak sortzen dabilz” aitatu dau Etxanobek. Hori guztia dagoan sistema fiskalari esker izan dala gaineratu dau eta argitu dau  ez dabela ezer aldatuko argi euki barik zer aldatu behar dan.

Mogikortasuna

Erreka azpiko tunela Bizkaiko errepidetan egin behar dan azken obra handia izango dala adierazo dau hautagai jeltzaleak. “Era berean garraio publikoa indartuko dogu baztez be Lea Artibain eta Arratian” adierazo dau jarduneko diputaduak esanaz leitekena dala Bizkaibuseko maiztasunak eta lineen kopurua areagotzea. Trasbordoa egiteagaitik ordaintzen dan bigarren biletea kentzeko konpromisoa iragarri dau.

Gizarte-ekintza

Gizarteko politikei jagokenean alderdi politiko batzuk hasi dira erakundeen artean gizarte-politikak bateratu behar diran proposamena lantzen. EAJren gobernu kide izan dan PSEk dino Osakidetzaren pareko Gizakidetza bat sortu behar dala. “Orain arteko markoa egokia da. Aldundian hasi gara bizikidetza unidade eta Etxetik programen bitartez edadekoei laguntzen eta erresidentzietako erabiltzaileek 8,75ko notea emoten deutsie zerbitzuari” azaldu dau Etxanobek. Urdaibaiko Guggenheim, hizkuntza eskubideak, Usansoloko batzordea eta diru batzea be euki doguz berbagai Elixabete Etxanobegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00