Apirilaren 15era bitarteko epea dago lanak aurkezteko

18. edizinoa da aurtengoa

Elkar ilustrazino eta ipuin lehiaketea abian

Ilustrazino eta ipuin lehiaketea / Bizkaia Irratia

Abian da Elkar Fundazioaren ilunstrazino eta ipuin lehiaketea. Hamazortzigarrenez egingo da aurten. Euskerazko irakurzaletasuna sustatu eta haur eta gazteen sormena piztea da helburua. Esan behar, milaka direla urtero, lehiaketa honetan parte hartzen dabenak.

Abiapuntuak

Edizino honetan, batetik Jesus Mari OlaizolaTxiliku’k idatzitako ‘Tapiz berria’ ipuina izango dabela parte hartzaileek irakurgai eta irudikagai. Bestalde, Iñaki Holgado ilustratzailearen lana izango da oinarri. 3 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilek hartu leikie parte. Apirilaren 15era bitarteko epea dago lanak aurkezteko. Web orriaren bitartez aurkeztu daitekez edo aurrez-aurre Elkar argitaletxearen dendetan adibidez. Epea amaituta, profesionalez osotutako epaimahai bi egongo dira lan irabazleak aukeratzeko. Sariei jagokenez, aipatzekoa hiru ikastetxek 1000 euroko saria jasoko dabela parte-hartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00