Tailer desbardinak egingo dabez inklusibotasuna lantzeko

Gazteen eta adinekoen arteko harremanak indartzeko egitasmoa prestatu dabe ikasturte osorako

Elorrion martxan dago jada Belaunaldi Artean egitasmoa

Belaunaldi artean egitasmoa / Bizkaia Irratia

Elorrioko Udalak beste ikasturte batez jarri dau martxan Belaunaldi Artean programea, herriko gazteen eta adinekoen arteko harremanak eraikitzeko eta ezagutzak transmititzeko asmoz. Ikasturte osoan zehar, Elorrioko hiru ikastetxetako DBHko ikasleek eta parte hartu gura daben herriko adinekoek topaketak egiten dabez, lankidetza, bizikidetza eta alkar aberastea sustatuz; alkarregaz egingo diran jardueren artean joskintza, dantza, sukaldaritza, solasaldiak, ibilaldiak, marrazketak, jolasak eta memoria lantzeko dinamikak dagoz, eta helburua da belaunaldien arteko loturak sendotzea eta komunidadea alkartzen dauen guztia balioan jartzea. Elorriok barriro be berretsi dau belaunaldi guztien ondoizatea eta gizarte-kohesinoa indartzen dabezan espazio inklusibo eta parte-hartzaileak sortzeko konpromisoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00