Juan del Arcok ziztadei aurre egiteko aholkuak emon dauz

Gaur eltxoen inguruan berba egin dogu

Eltxoen ziztadak ez dira hainbesterako izango Juan del Arcoren laguntzagaz

Udako gai errepikakorra eta lagun deserosoa da. Eltxoen ekintza-garaia udabarritik udagoienera luzatzen da eta tenperaturak jeisten diranean, leku ilun eta hezeetan babesten dira. Horregaitik udan lasaitasun eta konfidantza osoagaz mobiduten dira geure inguruan.

Zapatuetako Farmazia tartean, Juan del Arcok eltxoen ezaugarriei buruz berba egin dau. Eltxo arruntari (Culex pipiens), eltxo tigreari (Aedes albopictus) eta Japoniako eltxoari (Aedes japonicus) buruz gehiago jakiteko aukerea izan dogu. Garrantzitsua da eltxoak kontroletako neurriak hartzea, baina behin ziztada igerri dogunean, tratetako moduak be garrantzia dauka. Gaurko saioan eltxoak kontroletako eta ziztadak tratetako moduari buruz berba egin dogu. Halanda guztiz be, kasu bakotxean produktu egokiena aukeratzeko, farmazian galdetzea gomendatu deusku Juan del Arcok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00