Ines Aseguinolazak esan deusku asko aurreratu dala baina egitekoak badagozala hondino

Neskentzako zientzian ereduak eukitea garrantzitsua da

Emakume zientzialarien eguna gaur

Ines Aseguinolaza Jasangarritasun eta Barrikuntza arduraduna da Agaleus enpresan, aurretik ikertzaile, barrikuntza proiektuen garatzaile eta abar izanda. Etxetik jatorko zientziarako bere zaletasuna, ama biokimika ikasi ebalako. Bera izan ei da etxean zientziekiko pasinoa transmitidu deutsena. Emakume zientzialarien moduko egunak hondino be beharrezkoak dirala uste dau, nazinoarteko zein bertoko emakume zientzialariei ikusgarritasuna emoteko eta neskei ereduak emoteko. Aurrerapausoak emon badira be, hondino bidea ei dago egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00