Euskal emakume abertzaleak ahaldundu ebazan mugimendu feministari gorazarre

Sabino Arana Fundazinoak argitaratu dau liburua, Gogora Institutuaren laguntzaz

Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte

Karmele Perez eta Begoña Bilbao / Bizkaia Irratia

Sabino Arana Fundazinoak argitaratu dau liburua, Gogora Institutuaren laguntzaz; Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Karmele Perez Urraza EHUko historialarien ikerketa-lanaren emaitza da.
Liburuaren jatorrizko bertsinoa euskaraz egin da eta gero gaztelaniara itzuli; Argitaratu bako informazinoa eta argazkiak ditu.

Garaian taldeko historialariek «Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte» lana aurkeztu dabe gaur arratsaldean Gogora institutuaren egoitzan.
Sabino Arana Fundazinoak argitaratu dau liburua, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren laguntzarekin. 1922ko maiatzean, estatuan sortu zan emakumeen lehen erakunde politiko abertzalearen ibilbidea ikertu da eginiko lanean. Ibilbide  haretan, Emakume Abertzale Batzak euskal emakume abertzaleek parte hartzeko nahia bideratu eben; gizarte-lan garrantzitsua egin eben kulturaren, hezkuntzaren, elkartegintzaren edo euskararen normalizazinoaren esparruetan; gainera, Euskadiren eraikuntza nazionala helburu izan eban jarduera politiko biziari oratu eutson.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00