Bizkaia Irratian emakume kirolarientzako tarteae dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Lehenengo atal honetan, herri kirolak jorratu doguz Garazi Arruti kirolari ohiarekin.
“Gorputzari kasu egin behar jako”
14 urtez herri kiroletako modalidade guztietan parte hartu ondoren, Garazi Arrutik gelditzea erabaki dau. “Atsedena emon behar jako gorputzari”, baieztatu dau herri kirolen gogortasuna onartu ondoren, “gorputzari kasu egin behar jako”, azaldu dau. Arrutik herri kirolen “ia modalidade guztiak” ikutu dauz. Bere gustukoenen artean “egurragaz zerikusia daben modalidade guztiak dagoz”.
“Hasi nintzanean arraroa zan emakumeak ikustea, baina egoerea aldatu egin da”
Ia hamarkada eta erdiko esperientzian ikusi dau zelan eboluzionatu dauan emakumearen rolak. “Hasi nintzenean baziran emakume batzuk, baina egia da pixka bat arraroa zala, baina urteekin asko aldatu da”, gogoratu dau alkarrizketean zehar. Gaur egun, emakume kirolariak gero eta gehiago baloretan dira, eta “herri kiroletan gero eta neska gehiago eskatzen dira erakustaldietarako, baita emakumezkoak bakarrik be”, azpimarratu dau. Beste lorpen bat gizonen eta emakumeen sarietan dagozan aldeak bardintzea edo, gitxienez, murriztea izan da.