Emakumeak Jokoan 1x07 - "Eskubaloi munduan ez dot aldaketa handirik ikusi hasi nintzanetik gaur arte bardintasunari jagokonez"

Maialen Orbañanos eta Garoa Sarrionandia-Ibarra jokalariekin berba egin dogu

Emakumeak Jokoan: “Eskubaloi munduan ez dot aldaketa handirik ikusi hasi nintzanetik gaur arte bardintasunari jagokonez”

Denboraldi barriagaz batera emakume kirolarientzako tartea izango dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Herri kirola, errugbia, surfa, futbola, saskibaloia, waterpoloa eta zazpigarren atal honetan eskubaloia.

Barakaldora joan gara, 1990ean sortutako Zuazo taldera, Maialen Orbañanos eta Garoa Sarrionandia-Ibarra jokalariekin berba egiteko. Jokalari biak betidanik izan dabe gustoko eskubaloia, eta pozik dagoz kirol honetan. Ezbardintasunei buruz itaunduta, aitatu deuskue oraindik badagozala, bidaietan, diru aldetik… eta beste hainbat arlotan. Asko dagoala oraindik egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00