Emakumeek egindako Zinema Karabana zikloa hasi da Bilbon. Kultura, Comunikation y Desarrollo edo KCD izeneko gobernuz kanpoko erakundeak eta Bilboko Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren nazinoarteko jaialdiak antolatzen dabe Zinema Karabana hau. Hamabosgarren edizinoa da aurtengoa. Astelehenetik barikura bitartean egingo da Bilboko Azkuna Zentroan. Giza eskubideakaz, bardintasunagaz eta gizarte eraldaketagaz konprometituta dagoan zinemaren alde egiten dabe urtez urte. Zinema, tresna erabilgarria dala esan deusku KCD erakundetik Gorka Lopez Arantzamendik.
Filmeak eta solasaldiak
Bost egunez, emakumeek egindako zinema ikusi ahal izango da. Hasteko , ‘Palestina 36’ eskeini da, Annemarie Jacir zuzendari palestinarraren lana. Kolonialismo britaniarrarn kontrako palestinarren 1936ko matxinada kontetan da bertan. Zine emonaldiaren ostean, solasaldiak edo foroak antolatzen dira. Kasu honetan , Nur Haddad ingeniari, artista eta palestinarren giza eskubideen aldeko aktibistak hartu dau parte. ‘Cutting through rocks’ filme irlandarra, Mariam Touzaniren ‘Calle Malaga’, Brasilgo Amazoniako emakumeen kontrako indarkeriaren ganeko ‘Manas’ eta Carla Simonen azken lana, ‘Romeria’, izango dira aurtengo karabanan ikusi ahal izango diren gainontzeko filmeak. Emonaldien osteko foroei jagokenez, aurten, nobedadea dagoala esan deusku Gorka Lopez Arantzamendik. Saio bi izango dira hain zuzen. Emakumeek egindako Zinema Karabana Bilboko Azkuna Zentroan barikura bitartean. 3 euroan dagoz sarrerak salgai, web orrian edo lehiatilan.
