
Gernikako Kulturaren eta Bakearen XXXV. jardunaldiak apirilaren 23an eta 24an egingo dira, Gernika Gogoratuz alkarteak antolatuta eta Gernikako Udalagaz lankidetzan. Aurten Kolonbia, Mozambike eta Euskal Herria lotuko dabez, bakearen aldeko ikerketa eta ekintza parte-hartzailea ardatz hartuta.
Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-eko zuzendariak Lau Haizetara irratsaioan nabarmendu dauanez, jardunaldietan ikasleak, irakasleak eta hainbat herrialdetako erakundeak batuko dira, bakegintzaren eta memoria historikoaren inguruko gogoetak partekatzeko. Jardunaldiok aukera parebakoa dira munduko hainbat txokotako errealidadeak ezagutzeko eta tokian-tokiko bake-esfortzuak balioan jartzeko. Alde batetik, Mozambiken garatutako ‘Lotura Hirukoitza’ proiektuak (bakegintza, garapena eta larrialdi humanitarioa buztartzen dauz) protagonismo berezia izango dau. Beste alde batetik, feminismoak be presentzia handia izango dau aurtengo edizinoa. Bakearen aldeko Sorburu Internazionalistak prozesuagaz agerian itxi gura da emakumeen erakundeek eta oinarri feministadun kolektiboek bakearen alde egiten daben ahalegina.
Gernikako Kulturaren eta Bakearen jardunaldiak presentzialak eta doakoak dira. Izena emon behar da Gernika Gogoratuz alkartearen webgunean.