Emakundek, Foru Aldundiek eta EUDELek ‘emon lekua bardintasunari’ lelopean egingo dabe aurtengo kanpainea. Helburua da azken urteetan bardintasunaren arloan egindako aurrerapenak balioan jartea, baina aldi berean gogorarazotea bidea ondino ez dala amaitu eta lanean jarraitu behar dala.
Erakundetik ohartarazi dabe azkenaldian diskurtso antifeministen eta misoginoen gorakadea igarten dala, batez be sare sozialen bidez gazteen artean zabaltzen diran mezuen bitartez. Horregaitik, nabarmendu dabe hezkuntzak, hezkidetzak eta pedagogia feministeak funtsezko zeregina dabela bardintasunaren aldeko balioak sendotzeko.
Bestalde, lan munduan be aurrerapausuak badagozala azpimarratu dabe, gero eta enpresa gehiagok bardintasun planak ezarten baitabez. Halan da be, plan horreek benetan garatu eta apliketea beharrezkoa dala gogorarazi dabe.
Azkenik, zaintza lanen banaketa bidezkoagoa lortzea be erronka nagusietako bat dala adierazo dabe, gaur egun ondino be emakumeen gain baitago ardura horren zati handiena.
