Pabellon 6 aretoko Gazte Konpainiak Emergenten Zikloak antolatu dauz lehenengoz. Bihartik domekara bitartekoa izango da zikloa. Lau ikuskizun eta topaketa bat antolatu dabez. Gazte konpainiatik, Nerea Sanzek esan deusku, komunidadea sortzeko gogoak bultzatu deutsiela zikloa antolatzera. Konpainia sortu barriak eta urte batzuk daroezanakaz alkartu eta egoeraz hausnartzea da asmoa. Zapatu goizean egingo da Konpainia Emergenteen lehenengo topaketea. Goizeko hamar ta erdietatik ordubat eta erdietara bitartean egingo da. Topaketan parte hartzeko sarrerea librea da, baina aurretik hartu behar da lekua web orrian.
Ikuskizunak
Bestalde, bihartik domekara, ikuskizun bat izango da egunean. Nadie sabe lo que sufre un caracol hasteko bihar. Memoriaz, musikaz eta mugimenduz betetako lana. Clara Chacon eta Graciela Doniz azalduko dira taula ganean. Barikuan, Manual para dos cuerpos desorientados eskeiniko dau Las Nenas konpainiak. Hitzaldi performatiboa izango dala emon dabe jakiten. Zapatu iluntzean Enbor(r)ak lana eskeiniko da, antzerkia eta dantzea batera. Azkenik, Mina Espazio antzezlana eskeiniko da. 90ko hamarkadaren amaierako Mina Espazioagaz loturea daukan antzezlana. Bihar, etzi eta zapatuko emonaldiak 19:30tan izango dira eta domekakoa eguerdiko hamabietan. Sarrerak web orrian eskuratu daitekez.
