Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

Emonaldi bikotxa Lekeitioko zineman astegoien honetan: ‘Flying to the moon’ eta ‘Robotia’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Robotia’ euskeraz eta nagusientzat ‘Flying to the moon’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: El decamerón telesaila, Estafadores de Tokio telesaila, Cleo telesaila, Dirty Pop: The Boy Band Scam dokumentala, Wonderwall telesaila eta Jugando con fuego: 6 reality showa. Amazon Prime Video plataforman: El Ministerio de la guerra sucia pelikulea eta Circo du Soleil, saltar sin red dokumentala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w