Eneko Jauregi Amorebietako aurrelariak ametsak beti hortxe dagozala esan deusku eta beti dala lehen mailan jokatzea

Denporaldi hau oso ondo doa Muxikako aurrelariarentzat, 14 gol sartu ditu eta taldea igoteko tokietan dago

Eneko Jauregi: “Ametsa beti da lehenengo mailan jokatzea”

Eneko Jauregi Amorebietako aurrelaria / Bizkaia Irratia

Eneko Jauregi Amorebietako aurrelariagaz izan gara Muxikako Herriz Herri saioan. Lan saioa amaitu eta dutxara sartu aurretik erantzun deutso Bizkaia Irratiaren deiari. Jauregik 26 urte daukaz. Urte luzeetan kanpotik ibili eta gero, etxean dago. Muxikan bizi da, eta Amorebietan jokatzen dau. Egonkortasuna ondo etorri jakola esan deusku. Denporaldi biribila daroe berak eta taldeak. Azulak bigarren dagoz Federazinoaren Lehen Mailan. Zuzenean igoteko aukerea hortxe-hortxe daukie sei jardunaldi falta diranean. Jauregik 14 gol sartu ditu, eta gehiago sartu nahi ditu.

Futbolean sarri esaten da partidurik partidu joan behar dala. Jauregik halantxe egin nahi dau, geratzen jakezan sei partiduetan. Dana dala, ametsak be hortxe dagozala aitortu dau. Ametsa beti da lehen mailan jokatzea. Hon behineon, Federazinoaren Lehen Mailan dago Jauregi. Baina, bigarrenera igoteko aukerea dauka. Lehenengo geratu ezkero, zuzenean igongo dabe. Liderragandik puntu bira dagoz azulak. Lortzen badabe, ametsa hurrago eukiko dau muxikarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00