Jaurlaritzak emondako gradu aldaketa gehienei helegiteak aurkeztu jakez eta %60 inguru espetxera itzuli dira

Gaixorik larri 16 preso dagoz gaur egun

Eneko Lertxundi (Sare): “Presoei ibilbide judizialean aurrera egiteko oztopoak ipinten jakez sistematikoki”

Sare herritarrak eta Bilboko Konpartsek manifestazinoa antolatu dabe abuztuaren 25erako, Bilboko jaietako egun handirako, presoen kontrako salbuespen neurriak bertan behera izteko eskatzeko. Sare Herritarreko Eneko Lertxundik azaldu deuskunez, Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu ebanetik egindako gradu aldaketa proposamen gehienei erregrezinoa ezarri deutse. Sistematikoki helegiteak aurkezten dira. Berrogei gradu aldaketa inguru proposatu dira, 29ri errekurtsoa aurkeztu deutse, eta %60 espetxera bueltau dira.

Gaur egun egon 115 bat presok beteten ditue gradu aldaketarako baldintzak, eta 16 dagoz kartzelan gaixotasun larriekin.

Abuztuaren 25eko manifestazinoan egoera  horreek salatuko ditue eta salbuespen neurriak eta erabagiak bertan behera izteko eskatuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular