Eneko Pou: "Mendia zoragarria da baina baita be oso arriskutsua"

Eneko Pou: "Uste dot gauza oso interesgarriak egin doguzala baina beti segurtasun tarte hori itxita"

Eneko Pou, esklatzailea, alpinistea eta abenturazalea baino askoz gehiago

Eneko Pou eskalatzen / Wikipedia

Pou anaiak ia beti alkarregaz kusten doguz, ganera baten indar fisikoa bestearen indar mentalagaz ederto osotzen da. Zeozergaitik dira mundu mailan hain ezagunak. Bion artean lortu dabena beste eskalatzaile eta alpinistentzako eredu bat dalako.

Eskalatzaileak, alpinistak edo berak noizbait esan dauan moduan, “pirinioistak” dira, hasieran behintzat, gaur egun askoz gehiago badira be. Eurena ez da kirola bakarrik, hori ez dakit orain dala asko gainditu ebelako izango dan baina berez abenturazaleak dira. Kasu gitxitan hartzen dau esangura hori pertsona baten bizitzak. Euren egunerokoa erronkan bihurtzen dabe eta euren espedizinoak ez dira bakarrik mendietatik eta hormetatik pasetan. Antartidan, Himalayan, Patagonian baina be bai Piriniotan edo Mallorcan psikoblokea gustuz praktiketan ikusi geinkez. Harrian, izotzean baina be bai bela-ontzi batean.

Gaur egun gero eta teknikoago bihurtzen dala eta kirolerantz egiten dauan eskaladak eurentzako kanala baino ez da. Eurek egiten dabena harago doa. Euren proiektuek pertsona askoren bizitzak be hobetzen dabez. Proiektu batean murgiltzen diranean eurentzako lorpena edo arrakasta eukitea ez da bakarrik gailurrera heltzea.

Mendiari edo hobeto esanda munduari edo ganean gertetan dan guzti horreri buruz berba egiteko Eneko Pou geugaz egon da Goizeko Izarretan irratsaioan. “Nire anaiak eta neuk asko begiratu dogu segurtasuna. Batzuetan esan deuskue gure mailagaitik, maila teknikoagaitik, gauza hondino handiagoak egin geinkezala baina guk beti itxi dogu segurtasun tarte hori”, esan dau Enekok, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00