"Love & Money" antzezlana eskeiniko da Pabellon 6 aretoan zemendiaren 4tik 27ra

Pabellon 6 aretoko Antzerki Laborategia eta Gazte Konpainiaren euskera hutsezko lehen ekoizpena da

Eneritz Garcia: “Kellyren lan guztiak zuzenak eta gogorrak dira”

"Love & Money" antzezlana / Arriaga Antzokia

Pabellon 6 aretoan ikusi ahal izango da bihartik “Love & Money” antzezlana. Arriaga antzokian izan zan aurreko astean estreinaldi arrakastatsua. Bihartik hilaren 27ra bitartean, Paballon 6 aretoan eskeiniko dabe bariku-zapatu-domekatan. Esan behar, areto honetako Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren ekoizpen barria dala “Love & Money”. Dennis Kellyren lanaren euskerazko egokitzapena egin dabe. Euren euskera hutsezko lehen antzezlana da.

Krudelkeria eta Umorea

Denis Kelly idazle britaniarrak 2006. urtean idatzi eban “Love & Money”. Umorea eta krudelkeria aipatzen dira bere lanaz berba egiterakoan. Antzezlanean parte hartzen dauan Eneritz Garciak esan deusku, Kellyren lanak zuzenak eta gogorrak dirala eta honakoa be bai. Idoia Barrondo arduratu da antzezlana euskerara egokitzeaz. Bikote baten historia da “Love & Money”, gaur eguneko garaian be erraz ulertu daitekeena.

Cécile Marquette zuzendari

Eneritz Garcia aktoreaz gain, Aiora Sedano, Ugaitz Alegria, Aitor Echarte eta Miriam K. Martxante ari dira lanean antzezlan honetan Cécile Marquetteten zuzendaritzapean. Gehienek pertsonaia bat baino gehiago daukiez. Betitxe Saitua arduratu da jantzien diseinuaz eta Maria Casanueva eszenografiaz. Eurak egindako lan handia azpimarratu dau Garciak. Bihartik zemendiaren 27ra bitartean, Bilboko Pabellon 6 aretoan ikusi ahal izango da “Love & Money” antzezlana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular