Deustuko traineruak bigarrenez hartuko dau parte Eusko Label Ligara igoteko play offean

Aitor Alzibar, Tomaterako entrenatzaileak, oso garrantzitsutzat joten dau lehen jardunalditik "bizirik" urtetea

“Deustuk maila ona emongo dau play offean”

Aitor Alzibar aginduak emoten bere arraunlariei Zarauzko banderearen atarian / Bermeo Arraun Argazkiak

Estropada bi geratzen dira traineru denporaldiari amaierea emoteko. Datorren zapatuan Bermeon jokatuko da lehenengoa eta bigarrena Domekan Portugaleten. Atzean geratuko da maiatzaren 31an hasi zan lehiaketea.

Eusko Label Ligan, Orio dagoeneko txapelduna da, horretan ez dago zalantzarik. Bigarren postua Zierbenarentzat izango da eta gero, Bermeo eta Getaria dabilz hirugarren posturako borrokan, Donostiarra eta Hondarribia bosgarrena eskuratzeko lehian, eta Lekittarra eta Ondarroa sailkapeneko zazpigarren lekuaren bila.

Baina astegoienekon estropada biak Bizkaiko traineru batentzat dira garrantzitsuak batez be, Deusturentzat hain zuzen be. Bilboko traineruak Eusko Label Ligara igoteko play offean hartuko dau parte Ares, Zarautz, Cabo eta Tiranekin batera. Deustuk denporaldi bikaina egin dau zortzi bandera irabazi eta ligako txapela eskuratuta. Aitor Alzibar entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean eta ekipoarengan daukan konfiantzea azpimarratu deusku. Alzibar seguru dago Tomaterak bere mailarik onena emongo dauela zapatuan Bermeon eta domekan Portugaleten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00