Ruben Salvador tronpeta joleak 'Equanimity' diskoa aurkeztu deusku

Disko honetako konposizinoak Ruben Salvadorrek 'Vipassana' meditazino teknika ikasiz igarotako esperientzian dagoz oinarrituta

‘Equanimity’, meditazinoan oinarritutako diskoa

Vipassana‘ Indiako meditazino teknika bat da, eta onaren eta txarraren arteko orekea lortzea dau helburu. Sormen krisi baten morgilduta, Ruben Salvador tronpeta joleak orain urte batzuk erretiro espirituala egin eban eta lagungarria izan jakon. Orduan hainbat eta hainbat melodia barri etorri jakozan burura. Horreek oinarri hartuta, tronpeta joleak ‘Equanimity‘ (Errabal) diskoa kaleratu dau. Hamaika abestik osotuten dabe lana. Abesti bakotxak meditazinoaren atal bati egiten deutso erreferentzia.

‘Equanimity’ diskoa Fredi Pelaez-ek Pottoko Studion zuzenean grabau dau. Grabaketa lanetan Salvadorrek aurreko poiektuetan beragaz parte hartu daben musikariak izan dauz alboan: Hilario Rodeiro (bateria), Satxa Soriazu (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxu eta baxu elektrikoa) eta Julen Izarra (saxo tenorra). 2007.urtetik daroe Ruben Salvadorregaz kolaboretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00