Materialak edade tartearen arabera sailkatuta dagoz, 3 urtetik aurrerako hezkuntza-ziklo guztiak kontuan hartuta

Plataforman GGKEek sortutako 350 material baino gehiago dagoz, askotariko gaiak lantzeko

Eraldagune, hezkuntza, pentsakera eta mundua eraldatzeko tresna

Eraldagune plataformea / Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea

Eraldagune gizarte eraldaketarako hezkuntza baliabideen eremua da. Irakasle, ikasle zein familientzako espazioa da, inspirazinoa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen daben materialak partekatzeko topaketa eta erreferentzia gunea, bai eta munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko be. Ikasturte barriagaz batera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak atari hau sustatzeko bideoa kaleratu dau.

Eraldagune plataforman Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek sortutako 350 material baino gehiago dagoz, euskaraz eta gaztelaniaz, askotariko gaiak lantzeko: giza eskubideak, feminismoa eta genero ekidadea, kulturartekotasuna, migrazinoak, kontsumo arduratsua, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa, ingurumena eta iraunkortasuna… Jon Mikel Benito del Valle Medicusmundi Bizkaia alkarteko kideak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, erakundeek hezkuntzarako material-sorta zabala sortzen dabe publiko heterogeneo batentzat zuzenduta. Material horreek interes handikoak eta oso baliogarriak dira balioen ganeko heziketa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza bultzatu gura daben entidadeentzat, arlo formalekoak izan edo ez-formalekoak. Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak egindako hezkuntza baliabideen katalogo honen helburua da informazio hori guztia modu ordenatuan aurkeztea.

Baliabideak formatu ugaritan aurkitu daitekez: online jolasak, unidade didaktikoak, ikus-entzunezkoak, liburuak, aldizkariak, webguneak, tailerrak, bisita gidatuak… Ganera, materialak edade tartearen arabera sailkatuta dagoz, hezkuntza-ziklo guztiak kontuan hartuta: 3-6 urte, 6-12 urte, 16-18 urte eta 18 urtetik gora.  https://recursoseducativos.ongdeuskadi.org/eu/ atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00