“Erdu Geugaz” programea jarriko da abian Bermeon. Gura ez dan bakardadeari aurre egiteko programea da.
Euskadin danetara 65 urtetik gorako pertsonen %26,6 bakarrik sentiduten da. Endika Etxebarria Bermeoko Gizarte Ongizate arloko zinegotziak aipatu dauanez, osasun publikoko arazoa bihurtu da, nahi ez dan bakardadea. Epidemiatzat be jo daiteke bere esanetan.
12 saio
“Erdu Geugaz” ez da bakardadean bizi diranentzat Bermeon egin dan lehen ekimena. “Nagusiak Bizitasunak Bizitzen” programea jarri zan indarrean orain 20 urte. Gaur egun, herrian 25 pertsona dagoz identifikatuta, gura ez dan bakardadean bizi direnak. “Erdu Geugaz” programaren pilotoaren barruan 12 saio egingo dira datorren astetik aurrera.
Saio irekiak izango dira eta nahi daben guztiek hartu leikie parte.