2.500 argitalpen baino gehiago eta 1.000 egile daukaz bere katalogoan

Donostian daukie ekitaldia gaur iluntzean

Erein argitaletxeak 50 urte bete dauz

Erein argitaletxeak 50 urte bete dauz / Bizkaia Irratia

Erein argitaletxeak 50 urte bete dauz. 1976. urtean sortu zan Erein. Edorta Kortadi, Xabier Lete, Anjel Lertxundi, Jose Manuel Castells, Asentxio Ondartzabal, Julen Lizundia eta Jexuxmari Mujika izan ziran sortzaileak. Azken honek azaldu deuskunez, kulturan aurrera egin behar zala ikusi eben orduan. Euskal kulturaren alde egin beharra hain zuzen. Indartsu eta gogotsu ekin eutsen, eta handik urtebetera argitaratu ebezan lehenengo lanak. Lertxundi, Lizundia eta Ondartzabal izan ziran lehenengo editoreak. 50 urteko ibilbidean, momentu txar eta on asko bizi izan dauz Ereinek. Mujikak egindako lan izugarria azpimarratu dau. Gari Arzallus kudeatzailearen esanetan, argitaletxea, gaur egun, osasuntsu dago. 50 urtetan 2.500 izenburutik gora argitaratu dauz Ereinek eta mila egile baino gehiago daukaz katalogoan. Durangoko Azoka dator laster. Urteko hitzordu oso garrantzitsua izan arren, Ereinek urte guztian zehar argitaratzen dauz lanak. Idazleakaz daukien harremana be nabarmendu dau Arzallusek. Familia bat osotu dabe.

Ekitaldia Donostian

Gaur iluntzeko zazpiretan izango da urteurrena ospatzeko ekitaldia Donostiako Tabakaleran. Berrogeita hamar urte etengabe ereiten izena jarri deutse. Erakundeetako ordezkariak, egileak, itzultzaile eta ilustratzaileak batuko dira bertan. Eskertza adierazteko ekitaldia izango da. Aurrera begira, orain arteko ibilbideari jarraipena emon eta garai barrietara egokitzea dira Erein argitaletxearen erronka nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00