Jon Rahmek goraino igon dau golfean. PGA Tourrean lehenengo parau da, barriro, Augustako Mastersa irabazita. Jaka berdea janztea lortzen dauen bigarren euskal herritarra da. Lehenengoa Jose Mari Olazabal gipuzkoarra izan zan. Rahmek PGA Tourreko 4 txapelketa irabazi ditu aurten. Txapeldunen Torneoa, American Express eta Los Angelesko Openaren ostean heldu da Augustakoa. Rahmen garaipenik handiena, Eriz Rahm anaiaren esanetan.
Eriz golf irakaslea da gaur egun. Edorta aitaren eraginez hasi ziran anaia biak golfean. Umetan izan zan hori. Orain, Edorta Rahm Bizkaiko Federazinoko presidentea da, anaia Eriz golf irakaslea eta Jon ‘txikia’ munduko onena. Erizen esanetan, Jonek buru izugarria dauka, eta zeozer nahi dauenean lortu egiten dau. Oso buru ona daukala nabarmentzen dabe guztiek. Anaiari aholkuren bat emongo leuskion itaunduta, lana, lana eta lana egin daiala erantzun dau Erizek.