Jon Rahmek Augustako Mastersa irabaztea orain arteko handiena izan dala esan deusku Eriz Rahm anaiak

PGA Tourrean lehenengo tokira igon dau barriro barrikarrak eta hortxe jarraitzea izango dau helbuetariko bat

Eriz Rahm: “Jonek buru izugarria dauka eta zeozer nahi dauenean lortu egiten dau”

Jon Rahm golfean / Bizkaia Irratia

Jon Rahmek goraino igon dau golfean. PGA Tourrean lehenengo parau da, barriro, Augustako Mastersa irabazita. Jaka berdea janztea lortzen dauen bigarren euskal herritarra da. Lehenengoa Jose Mari Olazabal gipuzkoarra izan zan. Rahmek PGA Tourreko 4 txapelketa irabazi ditu aurten. Txapeldunen Torneoa, American Express eta Los Angelesko Openaren ostean heldu da Augustakoa. Rahmen garaipenik handiena, Eriz Rahm anaiaren esanetan.

Eriz golf irakaslea da gaur egun. Edorta aitaren eraginez hasi ziran anaia biak golfean. Umetan izan zan hori. Orain, Edorta Rahm Bizkaiko Federazinoko presidentea da, anaia Eriz golf irakaslea eta Jon ‘txikia’ munduko onena. Erizen esanetan, Jonek buru izugarria dauka, eta zeozer nahi dauenean lortu egiten dau. Oso buru ona daukala nabarmentzen dabe guztiek. Anaiari aholkuren bat emongo leuskion itaunduta, lana, lana eta lana egin daiala erantzun dau Erizek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular