Gernikako neguko txapelketea aurkeztu dabe Mundakan. Zortzi bikotek jokatuko dabe, igaz baino bi gehiagok. A moltsoan egongo dira igazko txapeldunak: Erkiaga-Zabala. Barandika-Lekerika gernikarrek alkarregaz jokatuko dabe. Beste bikote biak motso honetan Olharan-Basque eta Urrutia-Aimar izango dira. Berriatuko neguko txapelketea irabazita sailkatu da azken bikotea. B moltsoan jokatuko dabe gainerako lau bikoteek: Beaskoetxea-Lopez, Goikoetxea-Etcheto, Tambourindeguy-Minielle eta Johan-Del Rio.
Aritz Erkiagagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Txapelketa handia dala esan deusku, eta oso gogor hasi behar dabela. Izan be, urriaren 31n, urriko azken astelehenean jokauko dabe lehen partidua. Noren eta Barandika eta Zabalaren aurka. Erkiagaren esanetan, irabazi beharra dago. Beste moltsoan, Goikoetxea eta Etcheto ikusten ditu faborito.