Datorren astelehenean jokatuko dabe denporaldiko pelotari onenak biltzen dituen txapelketako finala

Johan-Minvielle eta Goikoetxea-Lopez kanporatuta geratu dira Ezkurdi frontoian jokatutako finalaurrekoetan

Erkiaga-Gorka eta Laduche-Basque bikoteek jokatuko dabe Jai Alai ligako finala

Erkiaga-Gorka Sorozabal eta Laduche-Basque bikoteek jokatuko dabe Jai Alai ligako finala. Erkiagak eta Gorkak izerdi asko bota behar izan eben Johan eta Minvielle kanporatzeko atzo Durangoko Ezkurdi pelotalekuan jokatutako finalaurrekoan. 15-11 nagusitu ziran gorriak lehenengo setean, 13-15 galdu eben bigarrena eta 5-3ko emaitzeagaz irabazi eben hirugarrena.

Bigarren finalaurrekoan, faboritoek, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopezek, galdu egin eben set bitan Laduche eta Basqueren aurka, 13-15 eta 11-15. Lopezek normalean baino pelota gehiago galdu ebazan atzeko koadroetan eta aurrean Ludovic Laduche nagusitu zan. Jai Alai Ligako finala datorren astelehenean jokatuko da Durangoko Ezkurdin. Erkiaga-Gorka eta Laduche-Basque izango dira aurrez aurre. Giro bikaina egon zan atzo Ezkurdin eta itxura guztien arabera, Durangoko frontoia bete egingo da datorren asteleheneko finalean.

Hurrengo astean, Gernikako Winter series torneoaren bigarren ekitaldia aurkeztuko dabe Jai Alai pelotalekuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00