Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak Donibane Lohitzuneko All Star txapelketako finalaurrekora sailkatu dira

Tambourindeguy eta Minvielle izango ditue aurkari apirilaren 28an, barikuz, Campos Berri pelotalekuan

Erkiagak eta Zabalak izarren finalaurrekoa jokatuko dabe Donibane Lohitzunen

Aritz Erkiaga sakean / Bizkaia Irratia

All Star txapelketea aurrera doa Donibane Lohitzuneko Campos Berri pelotalekuan. Finalaurrekoak erabagi dira, eta datorren astean jokatuko ditue. Martitzenean, 25ean, Olharan-Minvielle Goikoetxea-Inzaren aurka. Barikuan, 28an, Erkiaga-Zabala Tambourindeguy-Lopezen aurka.

Aritz Erkiaga eta Jon Zabala partidu biak irabazita silkatu dira. Lehenengoa, Goikoetxea-Inzaren aurka eta bigarrena, Laduche-Lekerikaren aurka. Erkiagagaz egin dogu berba. Azken partiduaren hasieran oker ibili zirala onartu deusku. Bigarren jokoan bideratu eben partidua (15-8, 11-15, 2-5).

Finalaurrekoetan, Tambourindeguy-Lopez izango ditue aurrean. Erkiagaren esanetan, Lopezen aurka ekin beharrean, Tambourindeguyren akatsen bila jokatu behar dabe. Sasoiz, Zabala eta biak ondo dagozala gaineratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00