
Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak Europan indarrean sartu dan araudi barriaren xehetasunak emon deuskuz asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Europako Batzordeak produktu jasangarrien diseinu ekologikorako araudia onartu eban 2024ko udan. Edozelan be, aitatutakoa ez da onartu dan araudi bakarra: “Lege barriak heldu jakuz Europatik jasangarritasunaren arloan azken urteetan”.
Europatik datozan neurri barriek jasangarritasuna sustatzea dabe helburu. Oraingoan, merkaturatzen diran produktuetan zentratzen da araudia. Batez be, produktuen materialen bizi-zikloari eskaintzen jako arreta. Esaterako, berebiziko garrantzia dauka materialak nondik datozan jakiteak. Dana dala, esparru oso desbardinak jorratzen ditu lege barriak.
Aukera barriak
Beraz, Europa trantsizino ekologikora bideratzea da plan orokorraren helburu nagusia. Lizundiak azaldu deuskunez, araudi barri honen eskutik, negozio aukera barriak sortu daitekez. Beraz, beste ate bat zabaldu jake europar ekintzaileei.