Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak baterien esparruan egiten dabilzan lana zelakoa dan azaldu deusku Bizkaia Irratiko Zientzia Tartean asteon. Lizundiak dinoen moduan, gaur egun merkaduan dagozan bateriak material urrietan eta toxikoetan oinarritzen dira, litioan esaterako.
Aitatutakoari aurre egiteko asmoz, EHU bateria jasangarriak zelan egin ahal diran ikertzen dabil. Dana dala, Lizundiak autortzen dau “oso gatxa” dala aurrean daukien erronka, gaur egun existitzen diranen errendimendua be bardindu edo gainditu behar dalako, noski, material barriak erabilita.
Sodioa edo zinka
2018tik dabilz lanean bateria jasangarrien proiektuan aktore desbardin batzuk: ikerlariak, irakasleak, ikasleak, beste unibersidade batzuk, etab. Hasieran, lan sinpleak egiten ebezan; gaur egun, jatorri naturaleko materialak erabilten hasi dira bateriaren elektrolitoan. Izan be, sodioa edo zinka erabilteko intentzinoa daukie litioaren ordez.