
Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak zuraren ganean egin deusku berba asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Izan be, aspalditik erabili izan dan materiala da zura, aplikazino ezbardinetan: erregai moduan, eraikuntzako material lez, etab.
Propiedadei jagokenez, dentsidade bajua dauka zurak. Hain zuzen be, horregaitik erabili izan da ontzigintza bezalako esparruetan. Lizundiak esan deuskunez, materialaren propiedadeak alda daitekez, klima aldaketaren testuinguru honetan hobetzeko asmoz: “Zurezko eraikinak egiten hasi dira”.
Abantailak eta desabantailak
Zuraren kasuan, oso argi dago zeintzuk diran materialak dituan abantailak eta desabantailak. Abantailei jagokenez, material oparoa da eta ez da garestia. Bestalde, desabantailei jagokenez, ez da suarekiko erresistentea eta aldakorra da. Izan be, zuraren kalidadea arbolaren, urtaroaren edo euriaren araberakoa da.